Espainiako ur politikaren berrorientazioak Gobernuko Presidenteak kargu hartze hitzaldian adierazitako konpromisoari erantzuten dio, gai honetan europar araudiaren arabera jarduteko. U.K.E.J. Programaren bitartez (Uraren Kudeaketa eta Erabilerarako Jarduerak) gauzatuko den berrorientazio hau, bai Ureztaketa Plan Nazionalean (UPN), bai Hidrologia Plan Nazionalean (HPN) ikus daiteke. Honekin HPN eraldatu egin da, eta aurrezpenean, ur-arazketan, berrerabilpenean eta gazgabetzean oinarritutako jarduera multzo bat sartu da mediterranear arroiletan. Aldi berean, uraren erabilpen eta kalitatean kontrol publikoa hobetzeko eta europar araudiaren betekizunak aldezteko neurriak ezarri dira, ingurugiro jasangarritasunari eta uraren kudeaketaren jarduera publikoko beharrezko ekonomia arrazionalizazioari dagokionez.
UPNrekin, hasieran, abiarazitako lanak jarraitzeko erabakia hartu zen, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren eta uraren altako banaketaren ardura daraman Ingurugiro Ministerioaren arteko koordinazio handiagoarekin, bai ekonomikoki bai sozialki eta ingurugiro alderditik jasangarritasun maila handiagoa zeukaten proiektu horiek aukeratuz.
Lehen aldi honetan eskuratutako eskarmentuaren ondorioz, UPNak gainbegiraketa sakona behar zuela ondorioztatu zen, ez horrenbeste aurreikusitako lan zerrenden aldaketan eragiteko, baizik eta hauen lehentasunak finkatzeko irizpideetan, ur baliabide erabileraren ebaluazio baldintza garbira egokitzeko. Gero eta garestiago eta eskasagoa den baliabide honek akatsak zituen erabileran, nabarmen desegokiak ziren baldintza klimatikoetatik harantzago, bere ureztaketa politikan argi eragiten zuten bi lege erakunderengatik, hala nola, Ur Esparru Zuzendaritza eta Ur Legearen Testu Bategin berria. Hauekin batera, ureztaketa erkidegoen sentiberatasunak, ureztaketa politikan elementu giltzarriak, delako gainbegiraketa aholkatzen zuen.
Irizpide berriak hiru ardatz nagusitan laburbil daitezke:
Lehenengoa, ur politikan tarteko diren Administrazioen arteko beharrezko koordinazioa da, eta hemendik jaiotzen da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren eta Ingurugiro Ministerioaren arteko elkarlana, eta altako banaketan nahiz bajakoan ekin beharreko jarduerak bateratzen dira.
Bigarrena, ur kontsumoan eraginkortasunarena da, ekoizpenetan etekin handiena lortzeko, oso baliabide hidriko altuen erabilera portzentaiak aurreztearekin batera.
Hirugarren ardatza berrikuntza teknologikoa bultzatzean datza, eta horrek alde batetik, erabilitako uraren kontrol zehatza, eta bestetik, erkidego ureztatzaileek ureztaketa sareen erabilera automatikoa egitera behartzen ditu.
Honek guztiak, UPNren gainbegiraketa egitera eraman ditu, martxoaren 10ko 287/2006 Errege Dekretuan gauzatutakoa, Ureztaketa Berrikuntzarako Aurrez Aurreko Plana izenarekin ezaguna, eta bertan jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurugirokoaren erabera ezarritako lanen lehentasuna adierazten da. Inondik inora, Plan honetarako aurreikusitako inbertsio publikoa, 2.049 milioi €-takoa, ez da ureztaketa berrietara bideratuko.
Espainiar ureztaketaren historian lehen aldiz gainera, proiektu bakoitzari dagokion gehigarrian, aurreikusitako inbertsioarekin batera, aurrezteko asmoa dagoen ur kopurua eta hornikuntza beharrak artatzea ahalbideratuko duena argitaratzen da, gainontzeko erabilerekin batera, ingurugirokoak barne. Aurreikusitako lanen zerrenda tartean era berean, hiruguneetako hondakin uren berziklapenetik eratorritako ureztaketaren erabilera, eta gazgabetzetik datorren urarekin abiaraztea daude. Honekin 1.162 hm3 baino gehiagoko aurrezpen nabarmena, eta ekoizpen potentzialaren hobekuntza, aldi berean ahalbideratzen dituen aukera sorta handia sortzen da. Planaren onurak beren gain hartzen dituzten nekazari guztiek gainera, ingurugiro zaintza programa zorrotzaren bitartez, kutsadura gutxitzeko neurriak berenganatzeko konpromezua hartzen dute.
Ureztaketa politikaren agente instrumental guztiak azken helburua lortzeko kezkatzen dira: TRAGSA, SEIASA, Ur Estatu Elkarteak eta Konfederazio Hidrografikoak, bakoitzak beren jarduera eremutik ekiten dute proiektu honen zerbitzura. Lehen aldiz era berean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta Ingurugiro Ministerioak bateratuta, Errege Dekretua gauzatu dute. Honek guztiak osagarritasun, sinergia eta eraginkortasun ikuspegi berria zabaltzen du, eta ez du bakarrik ureztatzaileen onurarako jardungo, baizik eta baita espainiar gizarte osoaren alderako, ur baliabidearen aurrean horren sentibera.