Espainiako ureztaketak Nekazal Azalera Erabilgarriaren %13 besterik ez du hartzen.
Hala ere, nekazal produkzio osoaren %50 ureztaketatik lortzen da. Ureztaketa hektareako
produkzioaren balio gordina, bataz beste, lehorrekoaren seikoitza baino zerbait
gehiagoren pare da, eta zenbait eremutan are 20koitza ere izatera irits liteke.
Zenbateko hauek, datu orokor eta zehatzetan Espainiako ureztaketa landaketen
garrantzia agerian jartzen dute. Hala ere, ur kontsumoari dagokionez, nekazal
sektorearen eskakizuna eta sentsibilitatea ezin ahaz daitezke, goi mailako onura
eta etekin hauek lortzeko.
Bestalde, larritasun bereziko egoeraren aurrean izango ginateke baliabide hidrikoen
eskuragarritasunari dagokionez, azken hilabeteetako euri eskasagatik areagotzen ari
den arazoa. 2004-2005 urte hidrologikoa, Espainian egindako euriaren informazio
sistematizatua dagoenetik lehorrena izan da. 2005-2006 urte hidrologikoko lehen
lau hilabeteek gainera, lehorte baldintzen mantenketa adierazten dute, nazio
mailako lurraldearen %80ari baino gehiagori eragiten diotenak ia. Honek 2006ko
urtarrilaren erdi aldera 14.340 Hm3-tan jarri du erretserba hidrikoa. Egoera honek
azken hamar urteetan bataz beste eskura dagoen baliabide portzentaian hogei puntuko
jaitsiera dakar, egoeraren larriaren eta nekazal sektorean izan ditzakeen balizko
ondorioen ideia ematen duena.
Azken hilabeteetako joera ezkorra aldatzen bada, udaberriko euriek hobekuntza ekar
lezaketen arren, pilatutako defizita berreskuratzeko adina euri egitea ezinezkoa
da ia, hartara, datozen ureztaketa kanpainei erantzun ahal izateko eta urte
hidrologiko honetan gabezia larriak sortzea galarazteko. 2004-2005eko kanpainaren
gutxieneko historikoari dagokionez egindako emankizunak gutxitzeko joera mantenduko
balitz ere, herri batzuk hornitzeko arazoak galaraztea zaila izango da.
Bi faktore hauen elkarketak (nekazal produkzio osoan ureztaketa sektoreak duen zeregin garrantzitsua eta gaur egungo lehortea) Nekazaritza, Arantza eta Elikadura Ministerioa eta Ingurugiroarena ur aurrezketa garratzitsua lortzeko eta honen erabilera eraginkorreragoko ahaleginak bateratzera eraman ditu, (eraginkortasun hidriko gutxiagoko ureztaketa instalazioen modernizazioaren bitartez) nekazal produkzioa bermatu eta lehortearen ondorioak txikitu ditzan.