Nekazaritzako erabiltzailea da herrialdeko ur kontsumitzaile nagusia, eta guztira
kontsumitzen den uraren %63,3 inguru ureztaketara bideratzen da. Aurrez aurreko
Neurriaren helburu nagusietako bat ur aurrezketa sustatzea da, urteko 1.162
Hm3 -raino, ureztaketaz daukagun irudia aldatzeko, eralgitzaile eta kutsatzaile
izatetik, uraren kudeatzaile eraginkor eta ingurugiro zaintzailea izatera.
Horretarako eskuragarri den ur erabilera hobetu nahi da, garraioa, banaketa, lursaileko uraren aplikazioa, ur eskatzaile hain zorrotzak ez diren landaketa aukeraketa, edo ohikoez besteko erabilpen hidriko ordezkoen erabilera bezalako ekintzak aplikatuz, hala nola, ur gazgabetuak eta onera ekarritako urak.
Ekintza hauen helburua ez da soilik indarrean jarriko den eremuan ura aurreztea
lortzera mugatzen. Gure ureztaketan beste urrats bat ematea beharrezkoa da, eta
ureztatzaileak informazio gizartean sartzera lagundu, nekazal giroko komunikazio
teknologia berritzaileak ezarriz, ureztaketan eraginkortasun hidriko eta ekonomiko
handiagoa lortzeko.
Hartara, ustiaketa eraginkorreneko ureztaketa berritzaile eta baliabide tekniko handikoak, eta ura bezalako baliabide eskasean galera handiak eragiten dituen ureztaketa zaharkitu eta eraginkortasun hidriko baxukoaren artean dagoen dualtasuna gainditu nahi da.
Bestalde ureztaketaren modernizazioak kalitatezko enplegu sorkuntza dakar, ureztaketarako ura beste era batera kudeadetzeko gai dena, eta ureztaketarekin lotutako sistema nekazari-industrialarekin zerikusia duen zerbitzu sektore indartsuaren garapena. Enplegu ezaugarrien aniztasunak langile mota guztien parte hartzea ahalbideratzen du, gizonak eta emakumeak, eta horrek zalantzarik gabe, herritarrak finkatzea eta eraginkortasun eremu guztiko bizitza kalitatea hobetzea dakar.
Guztira 2.344 milioi euroko inbertsioa egingo da 866.898 biztanleri eta 291.024
ureztatzaileri eragingo diotenak. Tarteko bi Ministerioen, Nekazaritza eta Arrantza
eta Ingurugiro Ministerioen kargu egingo den finantzaketa gorenena, 1.873 milioi
?-koa izango da eta erabiltzaileek berek aurreikusitako inbertsioaren zenbateko
osoa osatzeraino falta dena jarriko dute.
Administraziotik egindako ahalegin hauek guztiak, ureztatzaileengandik beraiengandik agertutako interesarekin osatzen dira, gure ureztaketa ustiapenen lehiakortasuna mantentzeko eta eraginkortasun hidriko handiena lortzeko, eta Ur Zuzendaritza Marko berriak bere gain hartutako ur kudeaketaren ikuspegiarekin koherenteak dira. Marko hau ur kudeaketaren gaian europar lege araudiaren oinarria da eta bere helburu nagusia ekosistema hidrikoen ekologia egoera ona berreskuratu eta mantentzea besterik ez da.