Altako banaketa sareen arduradun den Ingurugiro Ministerioak eta bajan dauden
banaketa sareen arduradun den Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak
bateratuta egiten dira ekintza hauek. Jarduera bateratu honek, koordinazio eta
eraginkortasun irizpidepean, eragin sinergikoa izango du zalantzarik gabe finkatutako
helburuak lortzeko orduan.
Jarduera programaren finantzaketa eta buruketarako, Nekazal Garapenerako Zuzendaritza
Orokorraren VI. kapituluan dagozkien aurrekontu zenbatekoetan agertzen diren
aurreikusitako berezko funtsak ditu MAPAk, beste hauekin batera: VIII kapituluko
funtsak (SEIASAK) eta VI kapituluko funtsak, Nekazaritza Eraldaketarako Enpresa S.A.
(TRAGSA)-ri, Administrazioaren bitarteko baliabidea, egindako mandatuaren bitartez,
urezketa lanen hobekuntza eta finkapen lanen inguruko jardueren buruketa eta
aurrefinantzaketa egingo duena.
Bestalde, Ingurugiro Ministerioak, Ur Zuzendaritza Nagusiaren VI kapituluan eta
Konfederazio Hidrografikoarenean dagozkien aurrekontu zenbatekoetan aurreikusitako
berezko funtsak emango ditu. Jarduera hauen finantzaketa erregimena Uraren Legearen
114.2 artikuluan adierazitakoari lotuko zaio. Lanen finantzaketa eta buruketak Estatuko
Ur Elkarteak tartean sartzen ditu, kudeaketa zuzeneko konbenioan eta azpiegituren
erabiltzaileen aldez aurretiko hitzarmen zehatzetan ezarritakoaren arabera.
Era berean, kaltetutako sektore publikoen parte hartzea ere oinarrizko faktoretzat jotzen da, Ureztatzaile Elkarteak bereziki, hartara Merkatzaritzaren Mundu Erakundean eta Europar Batasuneko PAC -aren azken aldaketek diotenean murgilduko baitira. Horrela 2005eko irailaren 20an onartutako Kontseiluaren nekazal garapenerako 1.698/2005 laguntzaren (CE) inguruko Araudiaren eskakizunei egokituko da, 2007/2013 aldirako.