Nekazal Azpiegituren Estatu Elkarteak Interes Orokorrekotzat jotzen diren eta indarrean dagoen Ureztaketa Plan Nazionalaren barne dauden ureztaketa sistemen modernizazio eta errotze lanak egiteko Nekazal, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren tresna nagusiak dira. Jarduera eremuaren arabera, Elkarte hauek banatuta daude: Galizia, Kantabria, Euskadi, eta Gaztela eta Leonen jarduten duen Iparraldeko SEIASA; Errioxako autonomia erkidegoan, Katalunian, Aragoin, Nafarroan eta Balear Irletan lan egiten duen Ipar-ekialdeko SEIASA; Extremadura, Gaztela-Mantxa, Madril eta Valentziar Komunitatean jarduten duen Hego-mesetako SEIASA eta Andaluzia, Murtzia, eta Kanariar uhartetan aritzen den Hego eta Ekialdeko SEIASA.
Elkarte hauek ureztaketa tradizionala beste ureztaketa sistema automatizatuetara aldatzeko laguntza tekniko eta finantzieroaren bitartez, ur kontsumoaren aurrezketa eta erabilera hobea bilatzen dute, nekazal zereginen murrizketa eta produkzioaren etekin hobekuntzaz gainera. Azpiegitura modernizazio eta egonkortze ekintza hauek aurrera ateratzeko, SEIASA desberdinek Ureztaketa Erkidegoen hitzarmen bitartez jarduten dute, eta kasuaren arabera, eremu geografiko bakoitzeko eskualde Gobernuekin. Alde honetatik, zuzendaritza talde berriak iritsi zirenetik, 2004ko uztailean, SEIASA desberdinek Ureztaketa Erkidegoekin elkarlanean, informazio eta integrazio ahalegin benetakoa egin dute, eta honek Erkidego hauek ureztaketa berriztaketa programan sartzea ugaritu izana ekarri du.